(1) LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEA ARRASATEKO UDALA = LANBIDE

Iniciado por MARGA410, 09 de Marzo de 2017, 11:34:54 AM

Tema anterior - Siguiente tema

MARGA410

Lanpostua ren deskribapena: Ordenagailuen zerbitzuan laguntzea. Eginkizunak: Arreta egin eta informazioa eman liburutegiko ordenagailuen zerbitzuaren erabiltzaileei
Lagundu eta aholkua eman liburutegian, zerbitzua egokiro erabil ahal dadin, Liburutegiko zerbitzuaren erabilerari buruzko estatistikak bete, liburutegian gertatzen diren gora-behera guztien erregistroa eraman, Liburutegian, hardwarean edo softwarean arazoak antzemanez gero, informatika zerbitzuari, edo dagokion kanpoko enpresari, horien berri eman, Kexak eta iradokizunak bideratu, Liburutegiko bestelako lanetan lagundu, behar izanez gero. Ezinbesteko baldintzak: a)Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea. B) Deialdia egin eta 6 hilabete lehenagoz Arrasatem erroldaturik egotea. C) Titulua: Goi Batxilergoa, Lanbide Heziketa bigarren mailakoa edo baliokidea. E) Euskara : 3 HE edo baliokidea.

http://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_DETALLE_OFERTA_TRABAJO?LG=C&ML=OFEMEN1&MS=Eaaa&IDRG=162017002287&CTRG=1&ORGN=LG%3DC%7CML%3DOFEMEN1%7CMS%3DEaa

http://www.arrasate.eus/eu/tramiteak/lan-eskaintzak/udalaren-enplegu-sustapen-programa-liburutegiko-laguntzailea

LANBIDEn izena emateko epea: martxoaren 9tik 16 arte, biak barne.