SOS IT Txartela

Categoría General => Oposiciones => Osakidetza => Mensaje iniciado por: RedDogSakazuki en 27 de Diciembre de 2023, 18:10:45 PM

Título: Osakidetza CV - Tituluen baliozkotzea
Publicado por: RedDogSakazuki en 27 de Diciembre de 2023, 18:10:45 PM
Kaixo,

Denbora daramat nire goi mailako sareko informatikako sistemen administrazioko titulua baliozkotu nahian Osakidetza CVn, baina oraindik ez didate onartu.

Nire kasuan ez daukat titulu ofiziala oraindik, honen ordezko ziurtagiri ofiziala baizik. Hala ere, ziurtagirian bertan titulu ofiziala eman arte, ziurtagiri hau titulutzat jotzen dela dio, horregatik ez dakit zergatik ez didaten baliozkotu oraindik (batxilergoko eta euskarazko frogagiriak onartu dizkidate adibidez).

Inork ba al daki norekin jarri naitekeen harremanetan (posta elektroniko bidez edo, ziurtagiria baliozkotu dezaten?
Título: Re:Osakidetza CV - Tituluen baliozkotzea
Publicado por: Nidun en 27 de Diciembre de 2023, 23:36:05 PM
Cita de: RedDogSakazuki en 27 de Diciembre de 2023, 18:10:45 PMKaixo,

Denbora daramat nire goi mailako sareko informatikako sistemen administrazioko titulua baliozkotu nahian Osakidetza CVn, baina oraindik ez didate onartu.

Nire kasuan ez daukat titulu ofiziala oraindik, honen ordezko ziurtagiri ofiziala baizik. Hala ere, ziurtagirian bertan titulu ofiziala eman arte, ziurtagiri hau titulutzat jotzen dela dio, horregatik ez dakit zergatik ez didaten baliozkotu oraindik (batxilergoko eta euskarazko frogagiriak onartu dizkidate adibidez).

Inork ba al daki norekin jarri naitekeen harremanetan (posta elektroniko bidez edo, ziurtagiria baliozkotu dezaten?

Normalean soilik balioztatzen dituzte agiriak behar dituztenean, LEPetan merezimenduak zenbatu behar dituztenean, parte-hartzeko baldintzak egiaztatu behar dituztenean edo Kontratazio Zerrendetan birbaremazioak egitean. "Ez baliozkotua" jartzen ez dizuten bitartean, hots, "Bidalita" agertzen den bitartean, lasai. Behar dutenean begiratuko dute.
Título: Re:Osakidetza CV - Tituluen baliozkotzea
Publicado por: RedDogSakazuki en 28 de Diciembre de 2023, 08:52:11 AM
Cita de: Nidun en 27 de Diciembre de 2023, 23:36:05 PMNormalean soilik balioztatzen dituzte agiriak behar dituztenean, LEPetan merezimenduak zenbatu behar dituztenean, parte-hartzeko baldintzak egiaztatu behar dituztenean edo Kontratazio Zerrendetan birbaremazioak egitean. "Ez baliozkotua" jartzen ez dizuten bitartean, hots, "Bidalita" agertzen den bitartean, lasai. Behar dutenean begiratuko dute.

Ados, mila esker Nidun!