SOS IT Txartela

Categoría General => Nuevas Convocatorias => Oposiciones => Gipuzkoa => Mensaje iniciado por: MARGA410 en 11 de Septiembre de 2017, 16:17:38 PM

Título: LAN POLTSA (ANALISTA FUNTZIONALA) MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Publicado por: MARGA410 en 11 de Septiembre de 2017, 16:17:38 PM
http://www.lansarean.eus/eskaintza/humanitate-eta-hezkuntza-zientzien-fakultatea-mondragon-unibertsitatea/analista-funtzionala#.WbaZf2u0Oos

Eskaintzaren deskribapena:

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du "Analista Funtzional" lanpostua betetzeko. Curriculumak jasotzeko epea zabalik dago 2017ko irailaren 22ra arte. Aukeratutako pertsona berehala hasi beharko da lanean.

Lan-poltsan interesatuta daudenek hurrengo zereginak bete beharko dute:

Aplikazio berrien garapenetan eta baita aurretik inplantatutakoen aldaketatan parte hartu.

EGINKIZUN ZEHATZAK

Proiektuak landu eta abian jartzeko beharrezkoak diren lanak zehaztea eta planifikatzea. Garapenen jarraipena egin, aurrerapen maila, aurrekontuen desbideraketak, arriskuak eta aurkitutako arazoak aztertuz.

Jardun zuzena ziurtatzen duten behar beste froga egin.

Aplikazioen ezarpenak.

Ezarrita dauden aplikazioen aldaketa eskaerak aztertu.

Aplikazioen esplotazioari begira, hornitzaileak luzatutako dokumentuen balidazioa.

Erabiltzaileen kontsultei erantzun, bere ardurapean dauden aplikazioetan laguntza emanez.

LANPOSTUAREN ESKAKIZUNAK

Informatika lizenziatura / Ingeniaritza Informatikoa.

Ezarpenetan eta datu basetan eskarmentua.

Euskara: EGA edo baliokidea.

KONTUAN HARTUKO DIREN ARLOAK

CMS eta web-ingurunea. 

Multimedia tresnak.

Sare-administratzaile.