Noticias:

La parte OFICIAL
La web oficial de las IT Txartelas del Gobierno Vasco es ésta --> https://www.it-txartela.net/.En ella tenéis la información necesaria para las inscripciones, etc. En resumen os diré que os tenéis que registrar en la propia web oficial y además registraros en metaposta para recibir los certificados.

Menú Principal

KOMUNIKAZIO TEKNIKARIA BILBON AZKUE FUNDAZIOA (CAMPO & OCHANDIANO)

Iniciado por marga410+, 10 de Noviembre de 2018, 11:22:26 AM

Tema anterior - Siguiente tema

marga410+

http://www.campo-ochandiano.com/PBC/5002.nsf/vwOfertasEmpleo/DF8019D872AF0D1AC12583400047C29E?openDocument

AZKUE FUNDAZIOA ingurune digitalean euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko helburuarekin sortutako proiektua da; lehentasuna ematen dio euskarazko gaien eta tresnen ezagutzari, sorkuntzari eta zabalkundeari eta arreta berezia eskaintzen dio Bizkaiko testuinguruari. Orain, Bilboko egoitzan, langile hau behar du:

Komunikazio teknikaria

Zuzendari ardurapean, erakundearen komunikazioaren erantzukizuna izango du eta berarekin elkarlanean komunikazio estrategiaren jarraipena egingo du. Horretarako Azkue Fundazioaren identitatearekin bat datorren komunikazio-estrategia diseinatu, garatu eta sustatu beharko du, eta xede horretan, harreman-sarea kudeatu eta proiektua posizionatu beharko du. Horrez gain, barne-komunikazioaren estrategia diseinatu, garatu eta koordinatu beharko du. Erakundearen komunikazio-baliabideak edukiz hornituko ditu eta erakundeko beste teknikariekin elkarlanean proiektuen komunikazio planak egin, garatu eta ebaluatuko ditu. Gainera, Azkue Fundazioa bere arloko eragileen aurrean ordezkatzea, harremana mantentzea, eta egoki denean bozeramaile lanak egitea aurreikusten zaio.

Eskakizunak:

Gradua edo Lizentziatura. Espezialitatea: Komunikazio-zientziak, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Kazetaritza eta antzekoak.

Gutxienez ere hiru urteko esperientzia, antzeko eginkizunetan.

Euskarazko gaitasun osoa, lana euskaraz burutzen da.

Lanabes ofimatikoetan ezagutza maila altua.

Komunikazio digitalaren ezagutza maila altua.

Ikus-entzunezko bideoen sorkuntza eta edizioan esperientzia.

Erakundeen komunikazio planak egiteko eskarmentua.

Kontuan izango dira:

IKTekin eta Komunikazioarekin lotutako Masterrak, Graduondokoak eta Ikastaro Espezializatuak.

Web 3.0 eta 4.0 gaien eta lanabesen erabileraren ezagutza maila altua.

Ingurune digitalaren ezagutza maila altua

Ingelesa.

Eskaintzen da: berehala lanean hastea eta kontratu mugagabea.

Lanpostua lortu ez arren, hautaketa gainditzen duten gizabanakoak lan-poltsa batean sartuko dira, gehienez lau urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko.

Hautagaitzak jasotzeko azken eguna: 2018ko azaroaren 25a

Ref. 5.413