Noticias:

La parte ExtraOFICIAL
Para estudiar tenéis tres recursos:

  • FORO: Aquí tenéis todo lo que cuelga la gente que se va presentando.
  • DESCARGAS: Encontraréis los PDFs recopilatorios que salen del foro.
  • DEMOS ONline: Para practicar.

Menú Principal

Maiatzaren 19ko kontratazio zerrenden eguneraketa

Iniciado por RedDogSakazuki, Hoy a las 12:48:05 PM

Tema anterior - Siguiente tema

RedDogSakazuki

Kaixo denoi,

Honakoa irakurri dut Osakidetzako lan eskaintzako orriko '2021eko kontratazio zerrendak' atalean:

"Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 3ko 314/2024 Ebazpenaren bidez, maiatzaren 19a ezarri da data muga-egun gisa 2018-19 EPErako deitutako kategoria/lanpostu funtzionalen kontratazio-zerrendetan egindako izen-emate guztiak sartzeko.

Informazio gehiago erantsitako ebazpenean"

Nik 2020/21/22ko EPEari dagokion informatikako teknikari espezialista lanposturako azterketa egin nuen 2023ko uztailean. Hortaz, bertan lortutako puntuazioa ez dute kontuan hartuko zerrendaren eguneraketa honetan ezta?

Bestalde, nahiz eta aipatutako azterketan lortutako nota kontuan ez hartu, Osakidetza CVn gordetako merezimendu eta abarrekin gehituko al naute zerrendan? Hau da, 18-19ko azterketa egin zuen batek azterketako notaz gain dagozkion merezimenduetako puntuak izango ditu eta nik berriz merezimenduena bakarrik ezta? (Nik lortutako nota beranduago egingo den eguneraketa batean ezarriko dute)

Hau dena argitzerik bai mesedez?