https://www.ieteam.com/profesionales/ofertas-de-empleo/?department=11199934
Pertsona hauek laborategiko funtzionamenduan zehaztu den prozesua aurrera eramateko gaitasunak izan behar dituzte. Prozesu honek hurrengo egitura du:
1. Entzun eta sentitu: Galdera berrien bitartez egungo egoera identifikatu eta etorkizuneko eszenatoki berriak arakatu. Hurrengo ekimenen bitartez:
• Ikerketak
• Behatoki digitala
• Entzute partehartzailea
2. Esperimentatu eta saretu: Prozesu eta ekintza berritzaileak abian jarri. Hurrengo ekimenen bitartez:
• Programa esperimentalak
• Bidelaguntzak
• Komunitate ekintzak eta sareak
• Trebakuntza berriak
3. Partekatu eta ebaluatu: Narratiba eta komunikazio formatu berriak eta eraldaketa sozialerako ekarpena egin. Hurrengo ekimenen bitartez:
• Sozializazioa
• Transferentzia
• Ebaluaketa
Bilatzen ari gara bi pertsona bizi-ibilbidean zein lanekoan sorkuntza edota eraldaketa bilatzen zuten ekimenekin kontaktua izan dutenak, eta esparru digitaleko teknologian nahiz humanitateetan esperientziadunak. Horrez gain, bi esparru hauetako gutxienez batean aritu izana eskatzen diegu:
• Hizkuntza esparruan, euskararen biziberritze prozesua ezagutzea eta hizkuntza gutxitu nahiz txikien berri izatea.
• Komunikazio esparruan, informazioa lortzeko, lantzeko eta hedatzeko estrategiak garatzen eskarmentua.
Laborategiak euskaraz funtzionatuko duenez, hizkuntza honetan gaitasun funtzional osoa erakutsi beharko da; gaztelaniaz eta ingelesez, gutxienez gaitasun ertaina; eta frantsesaren ezagutza ere baloratuko da.
Izena emateko epe amaiera urtarrilak 14a da.
Informazio gehiago izateko, hemen duzu BADALAB-eko webgunea: https://www.badalab.eus/eu/-/iragarkia.-berrikuntza-eragileak