Kaixo!!
Gaur hasi dira BEC-en C1 mailako azterketak egiten.
Berririk bai? Norbaitek azterketa idatzian zer sartu den badaki?
Mila esker
Cita de: MaiGom92 en 12 de Junio de 2020, 13:53:25 PM
Kaixo!!
Gaur hasi dira BEC-en C1 mailako azterketak egiten.
Berririk bai? Norbaitek azterketa idatzian zer sartu den badaki?
Mila esker
Kaixo! neu gaur egin dut eta idatzizkoan "kamerak eskolan" buruzko gutuna ikastetxeko zuzendari bati eta birziklapenari (edo horrelako zerbait, ) buruzko artikulua. Azken hau ez dut aukeratu eta ez dut oso ondo gogoratzen.
Gabon. Nik gaur arratsaldean egin dut. Idazlanean bi gai desberdin zeuden; alde batetik zaborrei buruzko iritzi artikulua eta bestalde zuzendari bati zuzendutako gutuna. Nik azken hau egin dut. Nire ustez, irakurmeneneko lehenengo testua batez ere, ez da erraza izan, eta laugarrena ere zail xamarra.
Zorte on!
Mila esker!!!
Azterketaren kopiarik ba al duzue? Bestela ez du inporta.
Aupa, una pregunta, ... hay descanso entre pruebas?. O reparten las dos a la vez y te manejas tu el tiempo???
Kaixo.
Ez, ez dute azterketa eramaten uzten, beraz, ez dut argazkirik.
Azterketa egiteko 2H eta 30 min daude eta dena batera ematen dizute, atsedenik gabe.
Kaixo! Hau atzoko azterketa da, badakizue gaurko gaiak zeintzuk izan diren?
Eskerrik asko!
Eta gaurko gaiak? Badakizue zeintzuk diren?
Kaixo!
badakizue gaurko gaiak zeintzuk izan diren?
Mila esker
Atzo arratzaldeko gaiak
Kaixo denoi.
Badakizue gaurko gaiak zeintzuk izan diren? (arratsaldekoak)
Kaixo,
Estoy buscando alguien con quien practicar de cara al examen oral de c1 de dentro de 3 semanas.
Vía skype y siguiendo la estructura del examen para practicar mejor.
Eskerrik asko,
Norbaitek ahozko azterketa egin du gaur? Gaiak zeintzuk izan diren esan dezakezue? Eskerrik asko!
Kaixo!
Norbaitek ba al daki, azterketako kalifikazio taulan, zer-nolako kalkuluak egin behar diren behin-betiko emaitza lortzeko? Hau da, eskas den puntuazioa kendu egiten da?
Eskerrik asko
Cita de: 72516275n en 30 de Julio de 2020, 14:00:18 PM
Kaixo!
Norbaitek ba al daki, azterketako kalifikazio taulan, zer-nolako kalkuluak egin behar diren behin-betiko emaitza lortzeko? Hau da, eskas den puntuazioa kendu egiten da?
Eskerrik asko
Ez, dena gainditu ez baduzu ez duzu titulua lortur. Hau da, denetan % 100 lortzen baduzu, baina zati batean %49 ateratzen baduzu, ez duzu maila lortu; hortaz, hurrengo deialdira aurkestu beharko duzu.
Barkatu, ez dut nire zalantza ondo garatu. Esan nahi dudana eta nire galdera hau da:
Idazmenean, adibidez, 15 puntu lortu duen norbaitek nola jakin dezake puntuazio hori ondo dagoela (hau da, batuketa ondo dagoela)? Azterketaren kalifikazio fitxan taula bat agertzen da atal bakoitzari dagozkion puntuazioekin (egokitasuna, aberastasuna...). Atalez atal batuketa egin behar da (nahiko, ondo, eskas, o.ongi) kalifikazio guztiekin edo "eskas" bezala kalifikatuta daudenak kendu behar dira (-)? Ahozkoan kontuak ondo ateratzen zaizkit baina idazmenean ez. Ea norbaitek ulertzen duen esan nahi dudana...
Eskerrik asko
Cita de: it-txartela it-txartela en 30 de Julio de 2020, 16:39:54 PM
Barkatu, ez dut nire zalantza ondo garatu. Esan nahi dudana eta nire galdera hau da:
Idazmenean, adibidez, 15 puntu lortu duen norbaitek nola jakin dezake puntuazio hori ondo dagoela (hau da, batuketa ondo dagoela)? Azterketaren kalifikazio fitxan taula bat agertzen da atal bakoitzari dagozkion puntuazioekin (egokitasuna, aberastasuna...). Atalez atal batuketa egin behar da (nahiko, ondo, eskas, o.ongi) kalifikazio guztiekin edo "eskas" bezala kalifikatuta daudenak kendu behar dira (-)? Ahozkoan kontuak ondo ateratzen zaizkit baina idazmenean ez. Ea norbaitek ulertzen duen esan nahi dudana...
Eskerrik asko
HABEK arau batzuk ezartzen dituen arren, aztertzaile bakoitzak gauza ezberdinak egiten ditu. Emaitza 50%retik gora denean, normalean, emaitza zenbatzen dute; baina askok azterketa gainditzea merezi duela ikusten dutenean 15 bat jartzen diote emaitzari jaramon egin gabe, eta hurrengo azterketa zuzentzen hasten dira denbora aurrezteko. Hortaz, ez iezaiozu emaitzari garrantzirik eman 15 puntu lortu badituzu.
Eskerrik asko.