TABAKALERA ALDI BATERAKO LANPOSTUA: ARTE GARAIKIDEKO TEKNIKARIA (LKS)

Iniciado por marga410+, 09 de Septiembre de 2021, 18:57:25 PM

Tema anterior - Siguiente tema

marga410+

Lanpostuaren deskribapena
Tabakalera kultura garaikideko zentro bat da, artisten eta sortzaileen profesionalizazioari laguntzeko leku gisa balio duena, eta publiko ezberdinentzako jardueren programazio publikoa eskaintzen duena.
Tabakaleraren kultur proiektuaren helburu nagusia kultur sorkuntza garaikidea sustatzea da, hainbat arlotan eta fase guztietan (ikerketa, ekoizpena, erakusketa), bai eta ezagutza sortzea eta partekatzea ere.
Arte Garaikidearen Arloak arte garaikidearen programa kontzeptualizatzeko eta egiteko jarduerak garatu eta gauzatzen ditu, erakusketen, programa publikoen eta artisten espazioaren kudeaketa barne.
Arte garaikideko Teknikariaren lanpostuaren misioa, arte garaikidearen eremuko zerbitzu, programa eta/edo proiektuak garatzea da, zehazki dagozkion arloko espezialitatearen eremuan, horien alderdi teknikoak eta operatiboak garatuz.

Urte beterako kanpostua eskaintzen da.

Lanpostuaren funtzio espezifikoak:

1. Artisten espazioko artistei laguntzea eta euskarria ematea.
2. Harremanak artistekin eta espazioen eskatzaileekin.
3. Artisten espazioan dauden arazoak lantaldean integratzea.
4. Egoiliarren bidaiak eta egonaldiak Tabakaleraren hotelean kudeatzea.
5. Egoiliarren espazioak eta artisten espazioan gertatzen diren jarduerak kudeatzea (espazioaren antolamendua, erabilera eta baliabideak optimizatzea).
6. Artistek erabilgarri dauden tresnak eskuratzea bermatzea eta beharrizan espezifikoak jasotzea.
7. Artisten espazioan antolatzen diren ekitaldien dimentsio publikoan parte hartzea.
8. Egoiliarren deialdiak abiaraztea, bai eta artisten espazioarekin lotutako jarduerak ere.

Hautagaitzak jasotzeko epea Irailaren 23an amaituko da.
Baldintzak
FORMAKUNTZA:
Unibertsitate Gradua edo goi-mailako heziketa-zikloa Artearen Historia, Arte Ederrak, Komunikazioa, Giza Zientziak, Kultur kudeaketa, Enpresen Administrazioa, Humanidadeak edo antzekoa.

FORMAKUNTZA OSAGARRIA:
Artearen arloko zein Kultur arloko kudeaketan prestakuntza izatea baloratuko da.

ESKARMENTUA:
Gutxienez urte beteko esperientzia kultur programen kudeaketan.

HIZKUNTZAK:
Euskara eta gaztelania derrigorrezkoak.
Ingelesa gutxienez B2 mailan.

https://careers.talentclue.com/eu/node/77817708/4590

https://www.tabakalera.eus/es/tecnicoa-arte-contemporaneo