Noticias:

La parte OFICIAL
La web oficial de las IT Txartelas del Gobierno Vasco es ésta --> https://www.it-txartela.net/.En ella tenéis la información necesaria para las inscripciones, etc. En resumen os diré que os tenéis que registrar en la propia web oficial y además registraros en metaposta para recibir los certificados.

Menú Principal

2016KO UDALEKUETARAKO BEGIRALEAK PASAIAKO UDALAN

Iniciado por MARGA410, 29 de Abril de 2016, 16:05:03 PM

Tema anterior - Siguiente tema

MARGA410

Pasaiako Udalaren Gazteria eta Kirol Departamentuak uztailerako antolatu dituen "Udalekuak" egitarauan begirale izan nahi duenari jakinarazten dio izena emateko epea maiatzaren 2an hasi, eta 11n amaitzen dela.

Era berean, jakinarazi nahi du hautaketa-prozesu honen ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.

Izena emateko eskaera-orriak Gazteria eta Kirol Departamentuan, eta Pasaiako web orriaren bitartez jaso daitezke; eta entregatu Departamentuan egingo dira.

Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek izango dira:
•- 18 urte izatea.
•- Euskara jakitea.

- Formazioa eta lan esperientziaren balorazioa:
•Aisialdiko begirale agiria (6 puntu)
•Aisialdiko begirale ikastaroaren atal teorikoa  (4 puntu)
•Aisialdiko zuzendari agiria (3 puntu)
•Aisialdiko zuzendari ikastaroaren atal teorikoa  (2 puntu)
•Heziketarekin harremana duten ikasketak (irakasle-ikasketak, pedagogia...bukatuta) (2 puntu)
•Udaleku edo kanpaldiren batean aritu izana (9 puntu gehienez: bakoitzak puntu 1)
•Aisialdiko talderen bateko partaide izatea (3 puntu gehienez: 1 urteko) (Azken 5 urteetan izan behar du).
•Aisialdiko eskolek antolatutako espezializazio ikastaroetan parte hartu izana (0,2 puntu bakoitza, gehienez puntu 1)
•Pasaian erroldaturik egotea (2 puntu )

Meritu guztiak dagozkien ziurtagirien bitartez frogatu behar dira derrigorrez kontuan hartu ahal izateko; ez du balio aurreko urtetan aurkeztu izanak. 

‑ Elkarrizketa-talde dinamika:
•Iraupena: 45 minutu
•Formatua: Taldeka 

Edukiak:
•- Parte hartzaile bakoitzak bere aurkezpena egingo du.
•- Esperientziak eta bizipenak konpartitzeko tartea: Udalekuetan izandako esperientzien inguruan, egin beharrekoak,  motibazioa, kezkak, zailtasunak...
•- Taldekoen artean ekintza bat antolatu eta planteatuko den egoera bati irteera eman.

Baloratuko diren aldagaiak:
•- Parte hartzea
•- Giza trebetasunak
•- Talde lanerako gaitasuna
•- Euskara maila
•- Diskurtsoa

Puntuazioa: gehienez 30 puntu

Begiraleentzako hautaketa Trintxerpeko Udal Euskaltegian izango da (Euskadi etorbidea, 61), maiatzaren 13an, ostirala, 18:00etan.

Hautagai asko baleude, eta antolakuntza arrazoiengatik beharrezko balitz, 14an ( larunbat goizean) jarraipena izango luke.

Hautatuek oinarrizko prestakuntza-ikastaro batean hartu beharko dute parte Udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta abarrez, programazioa presta dezaten. Nahitaezkoa izango da ikastaroan parte hartzea Udalekuetan lan egiteko. Ikastaroa ekainaren 3an eta 4an  egingo da. Ostiralean 17:00etatik 20:30era, larunbatean 9:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Interesatuta baldin bazaude, jo ezazu maiatzaren 2tik 11ra, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61ean -Udal Euskaltegiaren ondoan- dagoen Gazteria  Departamentura.

Informazio gehiago: 943-004330 – gazteria@pasaia.net

http://www.pasaia.net/eu/html/7/3317.shtml