Noticias:

¿De qué va esto de las IT-Txartelas?
¿Qué certificaciones existen?
¿Cómo son los exámenes?
¿Cuáles me recomiendas sacar?
¿Cuáles suelen pedir en las oposiciones?

Si te haces alguna de estas preguntas no dudes en visitar la Guía definitiva sobre las IT-Txartelas

Menú Principal

Maiatzaren 19ko kontratazio zerrenden eguneraketa

Iniciado por RedDogSakazuki, 05 de Mayo de 2024, 12:48:05 PM

Tema anterior - Siguiente tema

RedDogSakazuki

Kaixo denoi,

Honakoa irakurri dut Osakidetzako lan eskaintzako orriko '2021eko kontratazio zerrendak' atalean:

"Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren maiatzaren 3ko 314/2024 Ebazpenaren bidez, maiatzaren 19a ezarri da data muga-egun gisa 2018-19 EPErako deitutako kategoria/lanpostu funtzionalen kontratazio-zerrendetan egindako izen-emate guztiak sartzeko.

Informazio gehiago erantsitako ebazpenean"

Nik 2020/21/22ko EPEari dagokion informatikako teknikari espezialista lanposturako azterketa egin nuen 2023ko uztailean. Hortaz, bertan lortutako puntuazioa ez dute kontuan hartuko zerrendaren eguneraketa honetan ezta?

Bestalde, nahiz eta aipatutako azterketan lortutako nota kontuan ez hartu, Osakidetza CVn gordetako merezimendu eta abarrekin gehituko al naute zerrendan? Hau da, 18-19ko azterketa egin zuen batek azterketako notaz gain dagozkion merezimenduetako puntuak izango ditu eta nik berriz merezimenduena bakarrik ezta? (Nik lortutako nota beranduago egingo den eguneraketa batean ezarriko dute)

Hau dena argitzerik bai mesedez?

UriElo

Kaixo

zure izena emon behar dozu 2021ko kontratazio zerrendetan Maitzaren 19a baino lehen zuk gure dozun zerrendetan. Eta mugatu zein zonaldetan guren dozu behar egin.

Zerrenda hoietan, bakarrik eukiko dabe kontuan, euskera eta lan esperientzia, merituak bakarrik balio dira EPEtarako

Ez dakit ondo azaldu dodan

UriElo


RedDogSakazuki

Ados, baina, orduan zer kasutan hartzen dituzten kontuan azterketetan lortutako emaitzak?

Eskerrik asko!

Nidun

Cita de: RedDogSakazuki en 06 de Mayo de 2024, 21:20:45 PMAdos, baina, orduan zer kasutan hartzen dituzten kontuan azterketetan lortutako emaitzak?

Eskerrik asko!

Kasuan hartuko dute zure azterketa LEP 2020-21-22-Eko prozesu guztia amaituko dutenean eta hilabete batzuetara (noizbait urte pasatxo izan da). Zuk pentsatu 2018-19ko azterketa 2021ean egin genuela...