Gutxi gorabehera 3 hilabeteko iraupena izango du kontratuak. Apirilaren 7ra arte eman daiteke izena udaletxean.
Kontratuaren iraupena: Gutxi gorabehera 3 hilabete.
Soldata gordina: 1.661,43 euro.
Zereginak: Peoi lanak.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Adinez nagusia izatea.
Elgetako udal biztanleen erroldan erroldatuta egotea.
Euskaraz hitz egiten jakitea, PL-1 gutxienez.
B-1 motako gida-baimena edukitzea.
Antzeko lanetan 3 hilaneteko esperientzia edukitzea eta erramintak erabiltzen jakitea (desbrozadora, belarra mozteko makina, motozerra...)
Langabezian egotea.
Udalarekin inongo zorrik ez izatea.
HAUTAGAIAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK
Lan esperientzia.
Lan esperientzia baloratzeko proba praktikoa egingo da.
IZENEMATEA
Non: Elgetako Udalean (bulego lanorduetan).
Izen ematea egiteko azken eguna: 2015eko apirilak 7.
Informazio gehiago: Elgetako Udala. Tel. 943 76 80 22
http://www.elgeta.eus/albisteak/peoi-lanpostu-baterako-deialdia-egin-du-udalak (http://www.elgeta.eus/albisteak/peoi-lanpostu-baterako-deialdia-egin-du-udalak)