San Ignazio jaietan hainbat eginkizunetarako (aparkalekuak, zezen plaza, su festak...) lanpostuak eskaintzen ditu Azpeitiko Udalak. Langileak aukeratzerako orduan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta eginkizun berdinetan esperientzia izatea kontuan hartuko da. Interesatuek izena eman beharko dute uztailaren 6tik 14ra bitartean, biak barne. Horretarako, eskabide orria bete eta udaletxean aurkeztu behar da, NAN-ren fotokopiarekin eta langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen agiriarekin.
http://azpeitia.eus/images/stories/ESKABIDE__ORRIA_sanainazio.pdf (http://azpeitia.eus/images/stories/ESKABIDE__ORRIA_sanainazio.pdf)