Aurten, uztailaren 1etik 22ra ospatuko dira udaleku irekiak. 3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako programa da, astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez.
Begirale aritzeko interesa dutenek bidali kurrikuluma ondoko helbideetara:
- gazteria@aretxabaleta.eus
- Aretxabaletako Udala gazteria zerbitzua
Kurrikuluma uzteko azken eguna: apirilak 20
Udaleku irekietan begirale izateko ezinbestekoa izango da euskaraz ondo jakitea.
http://www.aretxabaleta.eus/eu/aktualitatea/udaleku-irekietarako-begiraleak-behar-dira?set_language=eu (http://www.aretxabaleta.eus/eu/aktualitatea/udaleku-irekietarako-begiraleak-behar-dira?set_language=eu)