Gaurko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean kaleratu da Bermeoko Udaleko udaltzain eta peoi lehiaketa-oposizioetarako deialdia. Zehazki hiru udaltzain, kale-garbiketako hiru peioi eta herri lanetarako peioi bat izendatzeko prozesua da.
Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) iragarkia kaleratu eta 20 eguneko epea egongo da izena emateko. NANaren fotokopia, eskatutako tituluaren fotokopia eta eskatutako gidabaimenaren fotokopia aurkeztu behar dira.
Lotura: http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2010/08/20100825a163.pdf#page=23 (http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2010/08/20100825a163.pdf#page=23)
Ondo izan!