SOS IT Txartela

Categoría General => Nuevas Convocatorias => Oposiciones => Bizkaia => Mensaje iniciado por: xabierlg en 12 de Noviembre de 2010, 12:53:30 PM

Título: Administrari Laguntzaileko postua Gernika-Lumoko Kultur Etxearen fundaziorako
Publicado por: xabierlg en 12 de Noviembre de 2010, 12:53:30 PM
Kaixo:

Gaurko BAOn argitaratu da Gernika-Lumoko Kultur Etxerako administrari laguntzaile izateko hautaprobetarako deialdia. BOEn argitaratzen denetik (oraindik ez da argitaratu) aurrera 20 eguneko epea egongo da hautagaitzak aurkezteko.

Hemen duzue lotura:

http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2010/11/20101112a218.pdf#page=78 (http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2010/11/20101112a218.pdf#page=78)

Zorte on!
Título: Re: Administrari Laguntzaileko postua Gernika-Lumoko Kultur Etxearen fundaziorako
Publicado por: gladiator en 12 de Noviembre de 2010, 17:31:42 PM
Barkatu xabierlg,

zuk uste duzu denbora luze igoroko dela BOEn argitaratua izan arte??

Eskerrik asko
Título: Re: Administrari Laguntzaileko postua Gernika-Lumoko Kultur Etxearen fundaziorako
Publicado por: xabierlg en 12 de Noviembre de 2010, 22:44:15 PM
Kaixo, gladiator:

Egia esan, ez dakit ezer. Mezu hori idatzi dut badaezpada norbaiti interesatuko balitzaio, gaur goizean BAOn ikusi dudalako. Zerbait jakinez gero, idatziko dut hemen.

Aurkeztekotan bazaude, zorte on!
Título: Re: Administrari Laguntzaileko postua Gernika-Lumoko Kultur Etxearen fundaziorako
Publicado por: xabierlg en 25 de Noviembre de 2010, 10:35:07 AM
Gaur argitaratu da BOEn iragarkia. 20 egun naturaleko epea dago; beraz, abenduaren 15a baino lehen eman behar da izena.

Zorte on!
Título: Re: Administrari Laguntzaileko postua Gernika-Lumoko Kultur Etxearen fundaziorako
Publicado por: gladiator en 25 de Noviembre de 2010, 10:40:10 AM
Eskerrik asko, Xabierlg
Título: Re: Administrari Laguntzaileko postua Gernika-Lumoko Kultur Etxearen fundaziorako
Publicado por: xabierlg en 25 de Noviembre de 2010, 17:02:01 PM
Hemen dituzue deialdi honi buruzkoak: oinarriak, eskabide orria eta gai orokorretako dokumentazioa.

http://www.gernika-lumo.net/udal_zerbitzuak/ca_tablon_editar.asp?ccon=2207 (http://www.gernika-lumo.net/udal_zerbitzuak/ca_tablon_editar.asp?ccon=2207)