SOS IT Txartela

Categoría General => Oposiciones => Mensaje iniciado por: NUKLEARRIK EZ en 16 de Marzo de 2023, 16:57:18 PM

Título: Zalantzak, berria naiz eta.....
Publicado por: NUKLEARRIK EZ en 16 de Marzo de 2023, 16:57:18 PM
Kaixo denoi:

Berria naiz mundu honetan eta erabat galduta nago.
Pasa den irailean Eusko Jaularitzarako Menpeko edo Subalterno azterketa egin nuen. Nahiko ondo egin nuen baina ez daukat esperientziarik Administrazioan, orduan uste dut zerrendatan sartuko naizela, baina itxaropenarik gabe.
Dena den, 20 ordu baino ez lan egiten dudanez, urtarrilean administrari laguntzailerako eman nuen izena Bilboko udalan. Nire eskaera onartuta dagoela esaten du Boletina, baina oraintxe bertan ez dakit noiz izango den azterketa ezta zein diren ikastegaiak ere.
Eskertuko nizueke argi pixka bat.
Milesker,
Jon 
Título: Re:Zalantzak, berria naiz eta.....
Publicado por: Nidun en 16 de Marzo de 2023, 18:21:15 PM
Cita de: NUKLEARRIK EZ en 16 de Marzo de 2023, 16:57:18 PMKaixo denoi:

Berria naiz mundu honetan eta erabat galduta nago.
Pasa den irailean Eusko Jaularitzarako Menpeko edo Subalterno azterketa egin nuen. Nahiko ondo egin nuen baina ez daukat esperientziarik Administrazioan, orduan uste dut zerrendatan sartuko naizela, baina itxaropenarik gabe.
Dena den, 20 ordu baino ez lan egiten dudanez, urtarrilean administrari laguntzailerako eman nuen izena Bilboko udalan. Nire eskaera onartuta dagoela esaten du Boletina, baina oraintxe bertan ez dakit noiz izango den azterketa ezta zein diren ikastegaiak ere.
Eskertuko nizueke argi pixka bat.
Milesker,
Jon 

Kaixo, Jon: Menpekorako azterketa egin bazenuen Jaurlaritzan, dagoeneko lan-poltsatan zaude. Konprobatu:

https://www.euskadi.eus/web01-sedelp/es/ac22aUdaWar/misBolsas

Aktibatu ez bazinen, aktiba zaitez, bestela ez zaituzte deituko inoiz ez.

Bilboko Udalarena ez dakit zein prozesua den, baina onena da iturrian bertan bilatzea informazioa: deialdian. Hemen izango duzu:

https://ope.bilbao.eus

Animo!