SOS IT Txartela

Categoría General => Nuevas Convocatorias => Oposiciones => Gipuzkoa => Mensaje iniciado por: marga410+ en 24 de Mayo de 2018, 15:52:13 PM

Título: UDAKO LUDOTEKARAKO BEGIRALEAK LAZKAOKO UDALA = LANSAREAN
Publicado por: marga410+ en 24 de Mayo de 2018, 15:52:13 PM
https://www.lansarean.eus/eskaintza/lansarean/udako-ludotekarako-begiraleak-behar-dira#.WwbCg_mFO70

Lazkaoko Udalak haurren oporraldietarako antolaturiko aisialdia zerbitzurako BEGIRALEAK kontratatzeko deialdia zabaltzen da.

            Interesa duen orok izena eman dezake Lazkaoko Kiroldegian curriculuma utziz edo umurgia@sanbenito.ikastola.net helbidera bidaliz. Izen emate epea maiatzaren 31an amaitzen da (hau barne).

            BETE BEHARREKO GUTXIENEKO BALDINTZAK

Begirale titulua izatea
Euskal Gaitasun Agiria edo baliokidearen jabe izatea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edukitzea

            Zerbitzua ekainaren 25etik uztailaren 27ra eskainiko da (25 lan egun guztira). Goizeko ordutegia izango du: 9:00 edo 10:00etatik (zehazteke) 13:00etara umeekin zuzeneko arretan eta eguneko beste ordu eta erdi gehiago prestaketa lanetarako.

            Deialdi honetara aurkezten diren begiraleekin lan poltsa bat osatuko da, ondorengo Gabon eta Pazko asteetako aisialdi zerbitzuetan ere erabiliko dena.

            Beraz, haurrak gustuko badituzu eta lanerako gogoz bazaude, aurkeztu zaitez!