Noticias:

¿De qué va esto de las IT-Txartelas?
¿Qué certificaciones existen?
¿Cómo son los exámenes?
¿Cuáles me recomiendas sacar?
¿Cuáles suelen pedir en las oposiciones?

Si te haces alguna de estas preguntas no dudes en visitar la Guía definitiva sobre las IT-Txartelas

Menú Principal

2021eko kontratazio zerrendak (informatikako teknikaria)

Iniciado por RedDogSakazuki, 25 de Octubre de 2023, 22:00:22 PM

Tema anterior - Siguiente tema

RedDogSakazuki

Kaixo,

Urte honetako uztailean, informatikako teknikari espezialistako azterketa gainditu ostean, osakidetzako informatikako teknikari eta informatikako goi-mailako teknikari kontratazio zerrendetan (2021ekoak biak) eman nuen izena.

Mugikorreko osakidetzako kontratazio zerrenda aplikazioa instalatu dut mugikorrean, eta bertan nire NANa bilatu badut ere, ez dut emaitzarik jaso.

Beraz, honako zalantza hauek ditut: zenbat denbora igaro ohi da zerrendetan onartua izan arte? Horrez gain, aipatutako bi lan-poltsetan izango al dute kontuan azterketako emaitza? Azkenik, aplikazioan bertan nire nortasun agiria sartuz, zuzenean bi zerrendak eta bertan dudan postua agertuko litzaidake ezta (demagun 5.000 pertsona daudela, zehazki nire postua esango lidake bi lan poltsetan ezta?)

Hau da aipatu dudan aplikazioa: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.osakidetza.listascontratacion

Bi hilabete baino gehiago igaro dira eta oraindik ez dut nire burua inolako zerrendan ikusi eta zertxobait kezkatuta nago.

Nidun

Cita de: RedDogSakazuki en 25 de Octubre de 2023, 22:00:22 PMKaixo,

Kaixo, RedDog:

Oraingo Kontratazio-zerrenda (LC2021) etengabe irekita dago (baldintzak betetzen dituen pertsona orok eman dezake izena) baina EPE 2016-2017rekin dago lotuta.

Medikuen, erizainen eta beste zerrenda bakanen bat kenduta, Osakidetzak ez ditu inskribatu berriak sartuko lan-poltsa ia agortuta egon arte (hautagaien %20a besterik geratzen ez denean).

Bestalde, azterketa puntuak ez zaizkizu ezertarako balio izango kontratazio zerrenda EPE 2020-2021-2022-E-ren zerrenda bilakatu arte. Eta gogoan izan, tartean EPE 2018-2019 dagoela.

Beraz, patxadaz hartu, besterik ezin esan.

Animo piloa!

Nidun

RedDogSakazuki

Cita de: Nidun en 26 de Octubre de 2023, 07:56:23 AMKaixo, RedDog:

Oraingo Kontratazio-zerrenda (LC2021) etengabe irekita dago (baldintzak betetzen dituen pertsona orok eman dezake izena) baina EPE 2016-2017rekin dago lotuta.

Medikuen, erizainen eta beste zerrenda bakanen bat kenduta, Osakidetzak ez ditu inskribatu berriak sartuko lan-poltsa ia agortuta egon arte (hautagaien %20a besterik geratzen ez denean).

Bestalde, azterketa puntuak ez zaizkizu ezertarako balio izango kontratazio zerrenda EPE 2020-2021-2022-E-ren zerrenda bilakatu arte. Eta gogoan izan, tartean EPE 2018-2019 dagoela.

Beraz, patxadaz hartu, besterik ezin esan.

Animo piloa!

Kaixo Nidun!

Non begiratu dezaket uneoro zer OPEtako emaitzak dituzten kontuan zerrendak osatzeko? Posta bidezko edo bestelako mezurik jasoko al dut zerrendaren batean sartzen nautenean edo nik neuk begiratuko beharko dut aipatutako aplikazioan?

Mila esker beti bezala eta sentitzen dut horren astuna izatea kontuokin

Nidun

Cita de: RedDogSakazuki en 26 de Octubre de 2023, 08:08:34 AMKaixo Nidun!

Non begiratu dezaket uneoro zer OPEtako emaitzak dituzten kontuan zerrendak osatzeko? Posta bidezko edo bestelako mezurik jasoko al dut zerrendaren batean sartzen nautenean edo nik neuk begiratuko beharko dut aipatutako aplikazioan?

Mila esker beti bezala eta sentitzen dut horren astuna izatea kontuokin

Ez zara bat ere astuna! Denok dugu besteon beharra zerbait berria ikasteko.

Lehen Osakidetzak zabaltzen zituen zerrendak EPE bakoitzaren ostean eta jendeak izena eman behar zuen, berriak osatzean aurrekoak desagertzen zirelako, baina gaur egun etengabe irekita daudenez, ez dakit orain arte bezala egingo duten ala besterik gabe dagokion EPEren puntuazioa aplikatuko dioten zerrendari.

Kontratazio-zerrenda sortzean (agian hemendik aurrera ez da sortuko baizik eta berrituko, ez dakit), EHAAn argitaratu behar dute (atxikituta daukazu LC2021a sortu zuen akordio)  eta bertan ageri diren baldintzak dira bete beharrekoak (kasu horretan, azken EPE hartuko zela kontuan, hots, 2016-2017koa).

Ez dakit posta elektronikoz edo sms-z abisurik emango duten. Nik LC2021-ean izena eman aurretik ez nintzen aurkeztu EPE 2016-2017an.

Ez dakit argitu dizudan zerbait edo gehiago liatu!

Ondo izan!

RedDogSakazuki

#4
Kaixo,

Duela gutxi ondorengo mezua bidali nuen 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera:

"Kaixo,

Duela gutxi, aurten eginiko azterketa baten oposizioaldiko emaitzak argitaratu dira Osakidetzako "2020-2021-2022 EPE / Egonkortze-prozesua" web orrian (nik izena eman nuen prozesua informatikako teknikari especialista"rena da). Zerrenda hau jada argitaratu denez, laster lortutako emaitzari merezimenduen puntuak gehituko zaizkiela suposatzen dut. Horregatik, badaezpada "2021eko Kontratazio-zerrendak - INFORMATIKAKO TEKNIKARIA" atalean sartu naiz, bertan prestakuntza ataleko gauza guztiak baliozkotuak izan diren edo ez egiaztatzeko.

Dena begiratu ostean, nire IT Txartelak ez direla baliozkotu ikusi dut, eta aipatutako atala guztiz hutsa agertzen da. Hori dela eta, beldur naiz ez direla kontuan hartuko azken emaitzarako (atala hutsa agertzen dela eta IT Txartel batzuk baditudala egiaztatu ahal dezazuen, pare bat argazki gehituko ditut mezuan.

Horrez gain, nire batxilergoko eta goi mailako ziurtagiriak ere oraindik ez dira "baliozkotuta" agertzen, "bidalita" bezala soilik. Baliozkotua izan den merezimendu bakarra EGA izan da, euskara atalean. Zergatik ez dira baliozkotu IT Txartelak eta hezkuntzako ziurtagiriak?

Azkenik, ingeleseko bi ziurtagiri gehitu nahiko nituzke Osakidetza CV web-orrian, baina ez dut hori egin ahal izateko atalik topatu, nola gehitu ditzaket hauek?

Mila esker aldez aurretik"

Gaur, ondorengo erantzuna bidali didate:

"Kaixo,
Aurten uztailean izena eman duzu. Oraindik ez dakigu noiz eguneratuko diren zerrendetan inskripzioi berriekin. Gainera, IT-Txartelak ofizioz kargatzen dira kontratazio-zerrendak eguneratu behar direnean.
CV-an, Ziurtagiri Akademikoak ez dira baliozkoak, edo konpultsatutako titulua edo konpultsatutako tasen ordainketa dira balio duen bakarra. Aldatu behar duzu, eta, hobe da Osakidetza-Zuzendaritza Nagusiara bidaltzea.
INFORMATIKAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA Kategorian, Informatika-Ingenieria behar duzu.
Beste hizkuntza bat, euskara barik, ez du punturik ematen kontratazio-zerrendetarako.

Guztia Erabakian daukazu, zehazki 10. Artikuluan agertzen da noiz eguneratu den CV-a: ES: https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2023/11/2305176a.pdf  || EUS: https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2023/11/2305176e.pdf

Ondo izan,"

Hizkuntzen, IT-Txartelen eta goi-mailako lan-poltsaren atala garbi geratu zait.

Hala ere, ez dut ulertzen zer esan nahi duen Osakidetza CV aplikazioan ziurtagiri akademikoak ez direla baliozkoak dionean.

Nora igo behar dira ba Batxilergoko, Goi-Mailako eta mota honetako ziurtagiriak?

Mezuan aipatzen den bezala Osakidetza-Zuzendaritza Nagusiarekin jarri behar badut harremanetan aipatutako ziurtagiriak kontuan izan ditzaten, inork ba al daki entitate horren posta elektronikoko helbidea edo haiekin harremanetan jartzeko beste moduren bat?

Nidun

Cita de: RedDogSakazuki en 30 de Noviembre de 2023, 14:57:39 PMKaixo,

Kaixo. Ez dakit kategoria horren epeak zelan doazen, beraz, ez dut epeez berbarik egingo. Dena den, momenturen jakin batean merezimenduak aurkezteko epe bat zabalduko da.

Aurretik zabaldu bazen, itxaron beharko duzu haiek merezimenduen puntuazioa atera arte eta konforme ez bazaude, helegitea egin (bakarrik aldarrikatu daitezke aurretik alegatutako merezimenduak).

Oraindik ez bada merezimenduak aurkezteko fasea zabaldu, itxaron beharko duzu oposizio prozesu dena amaitu arte (euskara azterketak abrne, egotekotan), eta haiek epea zabaldu arte.

Kasu bietan, aukera bat da, 39/2015 Legari jarraikiz, Eusko Jaurlaritzako Erregistro Elektronikoan agiriak aurkeztea (csv edo dinadura elektronikoa badute) eta Osasun Sailera zuzendu, Osakidetzako EPErako dela azalduta.

Ez dakit zerbait argitu dudan.

Nidun