Noticias:

La parte OFICIAL
La web oficial de las IT Txartelas del Gobierno Vasco es ésta --> https://www.it-txartela.net/.En ella tenéis la información necesaria para las inscripciones, etc. En resumen os diré que os tenéis que registrar en la propia web oficial y además registraros en metaposta para recibir los certificados.

Menú Principal

Oposaketak

Iniciado por alberdi, 09 de Mayo de 2015, 22:54:00 PM

Tema anterior - Siguiente tema

alberdi

Kaixo,
Nik ez dut oposaketa prozesu askotan parte artu, 3-4 bakarrik. Danak ezberdinak, edukietan, antolaketan. Bai, irakurri ditut deialdi asko, ikusteko zer eskatzen zuten eta nola egingo zen aukeraketa.
Denak oso ondo zehaztuta egoten dira: zer eskatzen den aurkezteko; ezinbestekoak, baloratzen direnak, nola baloratzen diren, epaimahiak nortzuk izango diren, zer fase edukiko dituen, aurkeztu beharrezko dokumentazioa, zer epetan....,ondo dakite edozein akats, reklamazio iturri dela.
Baina konturatuko ziñeten, neure moduan, ez dutela zehazten sekula NOIZ erabakiko diren, eta NOIZ hasiko diren oposaketa horren ondorioz lanean.
Bidezkoa iruditzen zaizue dana hain zehaztuta dagoenean, oposaketa hori gainditzen duenak ez jakitea noiz hasi behar duen lanean, datorren hilean edo handik eta bost urtetara?
Ez da garaia seriotazun  pixka bat eskatzeko? Ondo dago deialdi bat egiterakoan negoziatzea zenbat lanpostu atera behar diren, zer eskatu behar zaien lanpostu bakoitzari...baina MESEDEZ pentsa pixka bat oposotzaileetan eta sartu deialdian ERABAKITZEKO EPEAK.
Egia esan, apurka apurka konturatu naizen gai bat da; baina une honetan Osakidetzako azken oposaketa egin ondoren, orain dela 3 urte, eta jakin barik oraindik noiz jarri behar duten lan poltsa berria martxan, gai naiz esateko egoera hauek ez direla batere bidezkoak, ezin da eduki milaka pertsona horrela. Ezin da eduki pertona bat bera ere horrela.
Bueno, parkatu txapa. Baina aspalditik neukan kexu hau plazaratzeko gogoa, eta gaur izanda eguna.
Nola ikusten duzue gaia? Oposaketak horrela dira eta horrela utziko dituguz edo zeozer egin dezakegu aldatze aldera.
Eskerrik asko irakurtzeagatik eta gehiago eskertuko nizueke aldatzeko ideiak ematen badidazue.

titi

Alberdi, arrazoi guztia dekozu, gauza gehiegi jasaten dugu. Osakidetzarena lotsagarria da....3 urte pasatu eta gero.....hemen gaude....itxaroten eta pentsatzen....zerrendak aterako dira jada?????....zerbait gehiago gertatuko da????.
Gainera denetarik entzuten da, gauza batzuk nahiko gogorrak....eta benetan....ez dakit zer sinetsi. Ni ere berria naíz mundu honetan. Zerbait egin beharko genuke baina guztion artean gure eskubideak babesteko.

titi