Noticias:

La parte ExtraOFICIAL
Para estudiar tenéis tres recursos:

  • FORO: Aquí tenéis todo lo que cuelga la gente que se va presentando.
  • DESCARGAS: Encontraréis los PDFs recopilatorios que salen del foro.
  • DEMOS ONline: Para practicar.

Menú Principal

EUSKARA SUSTATU ETA HEDATZEKO ZUZENDARIA ETXEPARE, EUSKAL INSTITUTOA (HUMAN)

Iniciado por MARGA410, 24 de Octubre de 2016, 12:24:18 PM

Tema anterior - Siguiente tema

MARGA410

http://www.humanseleccion.com/utils/candidatos/detalle3.asp?cual=143

Lekua   Donostia
Eginkizunak:   Bere eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira:

a)   Munduko unibertsitateetan eta beste zentro batzuetan euskararen presentzia, azterketa eta ikasketa sustatzea. Batik bat unibertsitateetan irakurletzak ezartzea bultzatuz, eta euskaltzaleentzat eta ikerketa-zentroei lankidetza eta aholkularitza eskainiz.
b)   Baliabide propioen bidez edo hirugarrengoen laguntzaz, atzerrian euskara ikasteko behar diren giza baliabideak, hizkuntza baliabideak eta didaktikoak jartzea.
c)   Euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten espezializatuta dauden irakasleen prestakuntza bultzatzea.
d)   Euskararen presentzia nazioarte mailan sustatu sustatzea, hizkuntzak dibulgatzea helburu duten azoka eta erakusketetan parte hartuz.
e)   Euskara sustatzeko jarduerak beste erakunde batzuekin koordinatzea, zeinen helburua den gaztelania, katalana eta galegoa atzerrian sustatzea eta hedatzea.
f)   Euskara sustatzeko jarduerak administrazio publikoekin edo beste erakunde batzuekin koordinatzea, batez ere euskararen gainerako lurraldeetakoekin, betiere horien helburua euskara suspertzea bada.
g)   Lankidetza-harreman egonkorrak izan euskararen normalizazioa helburu duten erakundeekin.
h)   Lankidetza-hitzarmenak egitea unibertsitateekin eta beste erakunde batzuekin, publikoak zein pribatuak, nazionalak edo atzerrikoak izan, hitzarmenon helburua euskara atzerrian hedatzea eta euskararen sorkuntza sustatzea izango bada.
i)   Euskararen sustapen unibertsala lortze aldera jarduerak garatzen dituzten erakunde pribatu eta publikoei diru-laguntzak esleitzea.
j)   Norbere ekimenez edo hirugarrengoen lankidetzaz, sare telematikoen, informazio- eta komunikazio- teknologien eta komunikabide sozialen bidez euskara atzerrian hedatzea helburu duten egintzak sustatzea.

Beharrezkoak dira:   Unibertsitate titulua (Lizentziatura edo Gradua), lanpostuarekin harremana duten tituluak edo graduondoko tituluak balioetsiko dira.

Euskara: goi maila ezinbestekoa (C1), gaztelania, ingelesa (B2) eta frantsesa (B2), ezaguerak beharrezkoak izango dira. Hizkuntz eskakizuneak eguneratuta daudela ziurtatuta beharko dute.

Euskara eta euskal kultura hedatzeko programen kudeaketan esperientzia beharrezkoa da; goi mailako eremu akademikoan izandako eskarmentua bereziki balioetsiko da.

Eskaintzen da   Lan-talde profesional eta dinamiko baten parte izatea eta aurkeztutako balio profesionalari dagokion ordain-saria eskaintzen dira.

Epea   Azaroaren 3an bukatuko da.

Izen-ematea

Interesa dutenek, CVa bidali behar dute helbide honetara: ref158@human.es


MARGA410